Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txikitasunean Handi eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata, Arroabean. Hainbat ekintza antolatu dituzte arroarrek gaurkoa egun borobila izan dadin. Goizean, hainbat auzotarrek Endoiara mendi irteera egin dute plazatik abiatuta.
Arratsaldean, berriz, festa giroan sartu dira auzotarrak. Aurten lehen aldiz antolatu duten Korrikaña lasterketa egin dute eta guztira 16 korrikalarik hartu dute parte. Parte hartzaileek auzoari bost itzuli eman dizkiote eta buelta bakoitzean garagardo kañoi bat edan dute. Auzotar zein inguruetako herritarren animorik ez zaie falta izan korrikalariei. Lasterketa euri zaparradapean hasi den arren, giro ezin hobea nagusitu da Arroan. Manex Elortzak irabazi du lasterketa, ondoren Unai Alberdi iritsi da helmugara eta Peru Llanos izan da hirugarren. Lehen auzotarra Endika Martin izan da.
Festa giroan jarraituko dute orain Arroan. Elektrotxarangak auzoko kaleak alaituko ditu eta ondoren, urtero legez, auzo afaria egingo dute elkartean.
Ikusi gaur arratsaldean Arroabean hartutako irudiak: