Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txillarreko Sukaldaria liburuaren eta hari lotutako dokumentalaren aurkezpena egingo da abenduaren 30ean, asteartea, 18:30ean, Alonderon. Ekitaldia Portale Kultur Elkarteak antolatu du, eta dokumentalaren emanaldia eta ondorengo aurkezpena izango dira.
Lan honek Pello Rubioren historia du ardatz. Sindikalista izandakoa baserritar bihurtua, Rubiok 1999an Txillarre bere baserrian bildu zituen isilpean bi lagun, bata alderdi sozialistakoa eta bestea ezker abertzalekoa, otordu baten bueltan elkarrizketari ekiteko. Bazkari haien haritik, denborarekin, bestelako elkarrizketa-esparruak sortu ziren, besteak beste Loiolan, Genevan eta Oslon.
Liburuan, Pello Rubiok berak kontatzen ditu bizipen haiek, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidatutako elkarrizketa batean. Testigantza osagarriak ere jasotzen dira, tartean Jesús Eguiguren eta Arnaldo Otegirenak.