Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak mendi-irteera antolatu du iganderako, hilaren 18rako. Irteera goizeko 8:00etan izango da Gurutzetik, eta ibilbidea Larraitzetik hasiko da, Txindokiko gailurrera igota, azkenik Auza Gaztelura iritsiz. Mendi-irteera hau haur nahiz helduei zuzenduta dago.
Egun osoko irteera izango denez, parte-hartzaile bakoitzak bere janari eta edarien ardura hartu beharko du.
Interesa dutenek izena eman beharko dute kiroldegian eta bihar, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Prezioa parte-hartzaileen kopuruaren arabera zehaztuko da.