Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Azaroaren 12an, ostiralez, “Kostatik Aizarnara” izeneko hitzaldia izango da Aizarnako herri elkartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Aitor Leiza zumaiarra izango da hizlaria eta itsas hegaztiez nahiz lehorrekoez arituko da. Hegazti arruntak eta harrapariak, migrazioen zergatiak eta bertako txorien errepasoa ere egingo ditu. Saioak ordubete inguruko iraupena izango duela aurreikusten da.