Albisteak

Udalak jakinarazi du Aizarnako plazako sarrera itxita egongo dela

Plazako konponketa lanak direla eta, honako egun eta ordutegian, Aizarnako plaza itxita egongo da auto eta ibilgailu guztientzat:

• Urtarrilak 31, asteazkena: 10:30etatik 18:00tara.
• Otsailak 1, osteguna: 9:00etatik 18:00tara.
• Otsailak 2, ostirala: 9:00etatik 18:00tara.

18:00etatik aurrera, egunero, errepidea ireki egingo da, auto arruntentzat. Pisu handiko ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa. Asteburuan, pasabidea irekita egongo da.

Bidea moztuta dagoen bitartean, ibilgailuek Lorbidea, Ezenarrobia eta Akuabidetik ibili beharko dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide