Albisteak

Udaleko langileek bat egin dute martxoaren 17ko greba orokorrarekin

Bihar, martxoak 17, deituta dagoen greba orokorrarekin bat egingo dute Zestoako Udaleko langileek. Gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian deitutako lanuztearekin bat eginez, udal langileek greban parte hartzea erabaki dute.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitu dute greba, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabakitzea eta gutxieneko soldata hori 1.500 eurokoa izan dadila aldarrikatzeko.

Grebaren ondorioz, bihar udal instalazio eta eraikin guztiak itxita egongo dira: udaletxea, kiroldegia, liburutegia, kultur etxeko bulegoak eta futbol zelaia.

Udalak herritarrei barkamena eskatu die sor daitezkeen eragozpenengatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide