Albisteak

“Udaran Gaztetxian ze?” bilera irekia egingo dute datorren asteartean

Datorren asteartean, ekainaren 9an, bilera irekia egingo dute Gaztetxean hurrengo hilabeteetako antolaketa lantzeko. “Udaran Gaztetxian ze?” izenburupean deitu dute hitzordua, eta arratsaldeko 19:00etan izango da.

Gaztetxeko kideek eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du bileran. Udako hilabeteetarako egitasmoak, ekintzak eta antolaketa izango dituzte hizpide, eta ekarpenak egiteko nahiz ideiak partekatzeko aukera izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide