Albisteak

Umeentzat zein helduentzat ipuin kontaketak izango dira ostiralean Aizarnan

Ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izango da ostiralean, hilaren 17an, Aizarnan. Bi saio antolatu dituzte: lehenengoa, umeei bideratutako, 18:00etan izango da Ludotekan; bigarrena, helduentzako saioa, berriz, 19:30ean Aitzbarna Elkartean.

Amaia Elizagoien “Ameli”, bertsolari, idazle eta ipuin-kontalaria, Itziar Teietxearekin arituko da bi saioetan, ipuin eta istorio kontatzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide