Albisteak
Usadio zaharrari eutsiz urtero legez Santa Eskean ari dira Lasaon
— 2020-02-01Gaur, larunbatez, eguraldi ezin hobearekin urtero bezala usadio zaharrari eutsiz Santa Eskean ari dira goizean goiz hasita Lasao auzoan. Baserriz baserri dabiltza 25 bat haur eta gazte, Andoni EgaƱa eta Maialen Arzallus bertsolarien koplen laguntzaz.
Zestoan asteartean egingo da santa eskea Odol emaileen alde. Goizeko 9tan hasita, Legoiaga eta Etorrako bailarak eta Zestoako kaleetan ibiliko dira bazkal aurretik. Ondoren, berriz, Akoako bailaran izango dira eta azkenik, eguna bukatzeko, tabernak pasako dituzte. Leire Uranga eta Nerea Lopetegi izango dira trikitilariak eta koplari, Aitor Salegi, Danel Olano, Unai Sarasua eta Gorka Olaizola.
Arroabean berriz datorren larunbatean egingo dute, goizeko 9:00etan plazatik hasita. Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, baserriz baserri ibiliko dira kantuan trikiti ta panderoz alaituta. Aurten Eneritz Artetxe, Eli Pagola eta German Urteaga bertsolaiak izango dituzte koplari eta ateratako dirua eskola berria eginda hutsik geratu diren lokalak egokitzeko materiala lortzeko izango da. Eguerdian zentroan bazkalduko dute.
Egin zaitez bazkide