Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

VIII. Goilurrak rallya jokatuko dute bihar, larunbata, Urola Kostako eta Goierriko errepideetan, tartean Zestoa inguruan ere bai. Ondorioz, trafikoan hainbat murrizketa izango dira Aizarna eta Endoia inguruan.
Alde batetik, Aizarnan, Benta Berriko bidegurutzetik Santa Engraziaraino doan errepidea itxita egongo da 07:45etik 13:15era bitartean. Bestetik, Endoia auzotik Azkoitiko Madariaga auzoko Otarre jatetxeraino doan errepidea ere itxita izango da 08:10etik 13:30era.
Rallyak lau erlojupeko izango ditu, eta bakoitza bi aldiz egingo dute parte-hartzaileek. Lehen eta hirugarren erlojupekoak Errezilen hasi eta Santa Engrazia ingururaino iritsiko dira. Bigarren eta laugarren erlojupekoak, berriz, Endoia eta Azkoitiko Madariaga auzoko Otarre jatetxearen artean jokatuko dituzte.