Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Ikasturtea amaitzear da Ertxiña musika eskolan ere, eta urtero bezala, ikasleek azken hilabeteetan ikasitakoa erakutsiko dute jendaurrean. Horretarako, bi emanaldi antolatu dituzte.
Lehenengoa astelehenean izango da, 17:30ean, Kultur Etxeko aretoan. Bertan, ikasleak bakarlari gisa arituko dira. Ikasturte amaierako kontzertu nagusia, aldiz, asteartean egingo dute, 18:30ean, udaletxeko arkupetan. Adin guztietako ikasleek parte hartuko dute emanaldian, eta instrumentuak jotzeaz gain, kantuan ere ariko dira.