Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Agiro mendi klubak antolatuta, Zestoako 24. Ibilaldi Neurtua egin dute gaur, larunbata, herriko 160 mendizalek. Ohi bezala, bi ibilbide zituzten aukeran parte-hartzaileek: 18,7 kilometroko ibilbide motza, eta 26,33 kilometroko ibilbide luzea. Beroa egin badu ere, mendizaleek azaldu dute ez dela oztopo izan eta giro bikaina izan dutela ibilbidearen hasieratik helmugaraino.
Mendiaz gozatzeko aukeraz gain, herriko mendi-bide desberdinak ezagutzera emateko helburua du Zestoako Ibilaldi Neurtuak, eta hala egin dute aurtengo edizioaren ere. Ibilbide luzekoak izan dira goiztiarrenak; 07:00etan abiatu dira herrigunetik. Ibilbide motzekoak, berriz, ordubete geroago atera dira leku beretik.
Ibilbide luzean, baina, azken orduko aldaketak egin behar izan zituzten antolatzaileek, goizean Goilurrak rally txapelketa igaro baita Aittola ingurutik. Hori horrela, 15. kilometroan Aittolatik Sesiarte mendira joan beharrean, Triku Sakonera joan dira parte hartzaileak. Ondorioz, bi bideek bat egingo dute ibilaldiaren zati horretan, eta mendizaleek elkarrekin egin dituzte helmugarainoko kilometroak.






























