Albisteak

XI. Ardo Dastaketa egingo du Laiak dendak asteburu honetan

Asteburu honetan, maiatzaren 23an, larunbatez, XI. Ardo Dastaketa egingo du Laiak dendak Zestoan. 12:30etik 14:30era izango da hitzordua, kiroldegiko aterpean, eta Fundizio Fest jaialdiarekin egingo du bat.

Ardo dastaketan hainbat upategitako ardoak eta herriko zein inguruko establezimenduek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Aurtengo edizioan honako upategiek parte hartuko dute: Aimarez, J. Guzmán Aldazabal, Rioja Bordón, B. Mazuela, B. Aitaren, B. Ondarre, B. Tritium, García Olano, Monteabellón, Ondalan, Lapazaran eta R. de la Piscina. Pintxoak berriz, Exclusivas Mardu, Maisor, Basatxerri eta Floridako Merkatuak eskainiko dituzte.

Txartel zozketa Danbolineko bazkideen artean

Bestalde, Danbolineko bazkideen artean egindako zozketan ardo dastaketarako bina txartel irabazi dituzte Eneko Korta Uriak, Lander Zabala Aizpuruak, Alejandro Goya Orbegozok eta Marian Aramendi Landak. Irabazleek ardo dastaketan bertan jaso beharko dituzte txartelak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide