Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Larunbatean, maiatzaren 23an, ospatuko dituzte Aizarnako Pazko Jaiak. Goizetik arratsaldera arteko egitaraua prestatu dute: artisau postuak, haurrentzako txokoa, arkume errea eta sagardoa txotxetik izango dira, besteak beste. Bazkalondoan, gainera, toka eta txapel jaurtiketa txapelketak egingo dituzte.
Giroa alaitzen, berriz, Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañaga trikitilariak ariko dira egun osoan zehar. Antolatzaileek, bazkarirako txartelak, salgai egunean bertan jarriko dituztela adierazi dute eta baserritarrez jaztera animatu dituzte herritarrak.
Egitaraua