Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

XXIV. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako txapelketa jokatuko da datorren igandean, hilak 10, Zestoan. Bederatzi partaide izango ditu txapelketak eta B. Bengoetxeak eta M. Garatek epaituko dute haiek egindako lana. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua, futbol zelai zaharrean.
Hemen parte hartzaileen zerrenda:
Gaizka Etxaniz (Laster)
Javier Gastañaga (Cool)
Asier Dakosta (Zeru)
Xabier Gastañaga (Sandy)
Mikel Aizpurua (Txuli)
Peio Segurola (Kai)
Gaizka Etxaniz (Ira)
Inaxio Etxeberria (Mis)
Manuel Gorriti (Turbo)