Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa Lagunkoia programaren laugarren bilera irekia egingo da bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako proiektua da, Matia Institutuaren laguntzarekin. Helburua, pertsonen zahartze prozesuaz baliatu eta herriko bizitzan ongizate sortzaile eta protagonista bihurtzea da.
Biharko bileraren gaiak adinekoekiko errespetua eta haien gizarteratzea izango dira. Horrez gain, orain arte egin diren bileretan irten diren proposamen, eskaera etab. zein egoeratan dauden argituko da. Bilera irekia da, beraz, interesa duen oro bertaratu daiteke: herritarrak, elkarteetako kideak, herriguneko zein auzoetako jubilatuak…
Hemen Jesus Odriozola Zestoako Jubilatu Elkarteko presidentea eta Irati Aranguren Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzutako langileari programa honen inguruan eginiko elkarrizketa.
Informazio gehiago: