Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Bidegik Zestoako ordainlekua eta haren ingurua osorik berrituko ditu. Lanek 18 hilabete iraungo dute, 2026ko irailetik 2028ko martxora arte, eta 3,5 milioi euroko inbertsioa egingo dute.
Berritze lanak bost fasetan egingo dituzte, eta puntako teknologiaz hornitutako bost bide berri eraikiko dituzte. Helburua erabiltzaileei zerbitzu arinagoa, erosoagoa eta seguruagoa eskaintzea da.
Azpiegitura Abiatu eta VIA-T sistemak erabiltzen dituztenentzat egokituko dute. Horrez gain, telefono mugikorraren, erloju adimentsuaren eta txartelaren bidez kontakturik gabe ordaintzeko aukera ezarriko dute. Bideak zabaldu, argiztapena hobetu eta ibilgailu astunentzat zabalera bereziko bide bat ere prestatuko dute, inguruko industriaren beharrei erantzuteko.
Bidegik jakinarazi du lanak trafikoari ahalik eta eragin txikiena sortzeko moduan egingo dituztela. Noranzko bakoitzean bi bide irekita mantenduko dituzte, baina une jakin batzuetan auto-ilarak sor daitezkeela ohartarazi du.
Obrek iraun bitartean behin-behineko seinaleak jarriko dituzte, eta lanen bilakaeraren berri emango dute.