Albisteak

Zestoa Osasuntsuk bi hitzordu finkatu ditu apirilerako

Urtarrilean hasitako ikasturteak aurrera jarraitzen du Zestoa Osasuntsuko kideentzat. Ibilbide motz eta luzeagoak tartekatzen dituzte eta apirilerako jarrita dauzkate bi hitzordu. Aurrenekoa apirilaren 4an  izango da, ibilbide motza izango da berau, eta goizeko 10:30ean aterako dira kiroldegiko ataritik. Bigarrena, berriz, apirilaren 13an izango da. Ibilbidea hau nora izango den aste honetan zehar zehaztuko dute antolatzaileek, baina luzexeagoa izango dela aurreratu dute jada. Osteguneko irteera, goizeko 9:30ean izango da kiroldegiko ateritik aterata.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide