Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa Urepele ibilbidea osatzeko azken saioa egingo dute Agiro taldekoek larunbatean, azaroaren 16ean. Ibilbidearen lehenengo zatia, Zestoatik Andoainera, egingo dute eta horrekin Zestoatik Urepelera oinez joateko ibilbidea amaituko dute.
Goizeko 7:00etan elkartuko dira Gurutzean, eta nahi duenak Etumetatik hasi dezake txangoa. Ondoren bazkaria egingo dute eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du kiroldegian azaroaren 14a baino lehen. Itzulera 17:00etan izango da autobusez eta bost euro ordaindu beharko dira bazkaria aparte.