Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zestoako EH Bilduk ekitaldia egingo du bihar, abenduak 12, 19:00etan plazan. Hauteskunde kanpainaren baitako ekitaldia izango da. Jarraian duzue deialdiaren oharra:
“Zestoako feministak, independentistak, ezkertiar eta aurrerakoiak, langileak, herri honen etorkizuna erabakitzea nahi dutenak; oro har, Zestoa aurrerakoi eta euskaldun bat nahi duten guztiak bildu nahi ditugu. Ezinbestekoa zaigu abenduak 20an EH Bildu bozkatzea.
Larunbatean zestoako plazan elkartuko gara, eta bakoitzak bere esparruan bidelagun dituen oinetako parea ekarri beharko ditu.
Abenduak 20an Bildu Independentziara!”