Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtero moduan, Zoroperi egunerako bazkaria antolatu du Zestoako Gazte Asanbladak. Horregatik, batzar irekia egingo dute datorren asteazkena, abenduak 11, arratsaldeko 19:00etan Gaztetxean.
Zoroperiko bazkaria, babarrun jana izango da eta nahi duenak makarroiak bazkaltzeko aukera izango du. Otorduak 13 euroko balioa izango du eta arratsaldeko frontoiko ekitaldirako sarrera nahi bada elkarrekin erosi ahal izango dira 18 eurotan biak.