Albisteak

Arroabean gaur hasiko dira gabon kantuen entseguekin

Urtero bezala, abenduaren 24an, Arroabearrek auzoko kaleak eta baserriak, ohiko jai-giroarekin alaituko dituzte. Onodren, abenduaren 29an bisita berezia egingo dute San Juan eta Gisasola egoitzetara eta bertako adinekoei opariak emango dizkiete.

Entseguak gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko dira Saltogelan eta hurrengo entsegu-saioak abenduaren 10ean eta 17an egingo dira elkargunean, ordu erdiko iraupenarekin eta 17:00etan hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide