Albisteak
Zoroperira begira batzar irekia deitu du Gazte Asanbladak datorren asteazkenerako
— 2024-12-05Urtero moduan, Zoroperi egunerako bazkaria antolatu du Zestoako Gazte Asanbladak. Horregatik, batzar irekia egingo dute datorren asteazkena, abenduak 11, arratsaldeko 19:00etan Gaztetxean.
Zoroperiko bazkaria, babarrun jana izango da eta nahi duenak makarroiak bazkaltzeko aukera izango du. Otorduak 13 euroko balioa izango du eta arratsaldeko frontoiko ekitaldirako sarrera nahi bada elkarrekin erosi ahal izango dira 18 eurotan biak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide