Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Azaroaren 18an, larunbata, Zestoako Musika Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du. Kontzertua Udaletxe azpian izango da 20:00etan.
Harlequin izeneko ikuskizuna eskainiko dute, Beñat Etxabek bakarlari moduan Phillip Spark-en Harlequin kantua joko du.
2016an Etxabek Luis Barrenaren omenez egindako kantua estreinatu zuen Zestoako Musika Bandak.