[25 URTE DANBOLIN] 2018ko Txokoko Txapelketako finala bideoan
— 2025-07-04Gaur, ostiralez, amaiera emango zaio aurtengo Txokoko Pilota Txapelketari, non Txapeitar anaiak eta Xabat eta Xela bikotea arituko diren txapela irabazteko norgehiagokan.
Urtero bezala, finala uztailaren lehen egunetan jokatzen da, eta urte batzuk atzera eginda, partida haietako zenbait bideo ere baditugu gordeta.
Hori horrela, 2018ko uztailaren 6an jokatutako finala ekarri nahi izan dizuegu gogora. Urte hartan, Adonis eta Jon Mirandak irabazi zuten txapela, 30-17 irabazi ondoren Jantxi eta Kixkurraren aurka.