Albisteak

3. adineko pertsonei zuzendutako zoru pelbikoaren zaintza eta jarduera fisikoaren garrantziaren inguruko hitzaldia izango da asteartean

Zestoa Osasuntsu egitasmoak antolatuta, 3. adineko pertsonei bideratutako zoru pelbikoaren zaintza eta jarduera fisikoaren garrantziari buruzko hitzaldia antolatu dute. Maiatzaren 13an, asteartea, izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Alonderoko aretoan.

Hitzaldian azalduko da nola laguntzen duen jarduera fisikoak eta zoru pelbikoa lantzeak gorputzaren oreka eta arnasketa hobetzen, inkontinentzia eta prolapsoak prebenitzen, min pelbikoak saihesten eta, oro har, bihotzaren, giharren zein hezurren osasuna hobetzen.

Ekintza honetan parte hartzeko plazak mugatuak dira, eta izen-ematea egin dutenek bakarrik izango dute parte hartzeko aukera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide