Albisteak

[25 URTE DANBOLIN] Geroz eta gertuago dugu Danbolinen 25. urteurren festa!

Geroz eta gertuago dugu Danbolinen 25. urteurreneko herri bazkariko festa eta poliki-poliki bagoaz egitaraua borobiltzen.

Maiatzaren 24an Laiakek 10. Ardo Dastaketa egingo du, edizio borobila du honek ere! eta jarraian, kiroldegiko aterpean bertan, Danbolineko 25. urteurren bazkaria izango da, 15:00ak aldera. Hasteko, foie eta iberikoak izango ditugu, ondoren entsalada eta oilaskoa patatekin. Postrea, kafea, ogia eta edariak barne, 20 euroan daude salgai txartelak Laiak dendan, Fati tabernan eta Portale kultur-gunean. Janariarekin lotuta, behar bereziren bat dutenek, Danbolineko kideren batekin jarri beharko dute harremanetan eta moldatuko gara. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 20an izango da, baina eskertuko genuke antolaketa lanak aurreratzen joateko, azken momenturako ez uztea.

Eguna borobiltzeko bazkalondorena girotzeko ardura Dj Olber, Ander Iribar, arroarrarena izango da. Festa giro ederrean Bingo musikatua, gaztaren pisua asmatzeko jolasa eta Euskaraldia bete-betean egongo garenez, Hikaldiaren jolasa ere egingo ditugu. Eztarriak bustitzeko barra zerbitzua ere izango da bazkari ondorenerako.

Animatu!

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide