Albisteak
[ARGAZKIAK] Ados Emakume Pilotari Profesionalen Etxeko Memoriala txapelketa aurkeztu da eguerdian udal aretoan
— 2025-05-10Eguerdiko 12:00etan egun dute aurkezpena Ados emakume pilotari profesionalek udaletxean. Bertan izan dira Ados taldeko pilotariak, tartean Naroa Agirre, arroarra, eta Etxeko Memoriala Bertso Pilotan parte hartuko duten lau bertsolaritik bi; Anjel Mari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso. Ez dute etortzerik izan Maialen Akizu eta Nerea Elustondok.
Aurkezpenaren sarreran Mikel Arregi alkateak Ados eta emakume pilotarien lana goraipatu ditu pilotari emakumeen txapelketa eta partidak izaten ari diren arrakastagatik. Iera Agirre, Adoseko kideak hartu du jarraian hitza eta Udala eskertu du eta Zestoakoa plaza ezaguna bihurtzen ari dela aitortu du emakume pilotarientzat. Jarraian Naroa Elizalde lagun pilotaria izan du gogoan. Orain artean Udalerri torneoa edo Bertso Pilota torneoak bezala ezagutu ditugunei, orain Etxeko Memoriala Bertso Pilota izena jarri diotela Elizalde gogoan, azpimarratu du.
Hiru pilotari eta bertsolari batez osatutako lau talde izango dira aurten ere; Kukuprakak, Mitxoletak, Bitxilore eta Eguzkiloreak. Talde bakoitzeak botilero lanak egingo dituzte bertsolariek. Talde guztiek jokatuko dute elkarren kontra Itziar, Donamaria, Berriozar, Lazkao, Sunbilla eta Urdazubin eta bi talde onenek Zestoan jokatuko dute finala, ekainaren 8an, eguerdiko 12:00etan.
Egin zaitez bazkide