Albisteak

[ARGAZKIAK] Aterpean ari dira ospatzen Amillubiko Udaberri festa

Eguraldiaren beldurrik gabe aterpean ari dira ospatzen Amillubin Udaberri festa. Egitarauak aurrera jarraitzen du; Goizean zehar mahai inguruak eta bazkaria izan dira. Arratsaldean jarraituko du jaiak Lide Arregiren bakarrizketa, haurren ipuin kontalaria, Ezpelura burura, Elektropottotte, La Jodedera eta DJ Kukubeat taldeen zuzeneko emanaldiekin, jan-edan agroekologikoak eta nekazal-tresna eta produktuen bigarren eskuko azokarekin.

Ingurua errespetatu eta logistika errazte aldera, aparkalekua Iraetako futbol zelaian izango da, eta handik oinez bertaratu beharko da Amilibia baserriraino. Bidea asfaltatu gabeko lurrezko pista da eta antolatzaileen esanetan ez dago oso baldintza egokitan, beraz oinetako egokiak eraman behar dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide