% 34,82koa izan da eguerdiko 14:00ak arteko parte hartzea Zestoan
Danbolin— 2023-05-28Oraintxe eman da jakitera, eguerdiko 14:00etan, Zestoan izan den parte hartze portzentaia eta 34,82koa izan da. Duela lau urte, 2019an, ordu berean, % 42,38koa izan zen, alegia 7,56 puntuko jaitsiera izan du.Arratsaldeko 18:30ak inguruan emango ditugu 18:00ak arteko parte hartze datuak.