Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Primerako arratsaldea izan da gaurkoa Ekain Guraso Elkarteak antolatutako mozorro festarekin. Musika, mozorro pila, eta umore ona izan dira protagonista, UK03 txarangak giroa alaituz.
Bihar ere egun handia izango da herrian. Jarraian egitaraua:
12:30-14:00. Zestoako Batukada eta Ertxiña musika eskolako haurren kalejira.
17:30. Umeen desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan.
18:00. Umeeen mozorro desfilea udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta.
19:00-21:00. Ustekabe txaranga kaleetan zehar.
21:00. Helduen desfilea Erdikalean.
22:30-00:30. Ustekabe txaranga kaleetan zehar.