Albisteak

Arteaga auzoko jairako prestaketa lanekin hasi dira goizean goizetik

Arteagako jaiak antolatu dituzte hainbat auzotarrek eta goizean goizetik ari dira prestaketa lanetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 9:30ean emango zaio hasiera egunari. 10:30ean erlojupeko igoera izango da eta aurrez auzotarrak Ertxiñara igotzen joango dira korrikalariak animatzeko.

Eguerdian, 13:00ean, LagunArtean deitu dioten ekitaldia izango da. Bertan, auzotarrak artearen inguruan elkartuko dira eta hainbat jarduera egingo dituzte: zuhaitza neurtu, auzoaren izenaren inguruko azalpenak eskaini, jaioberriei ongietorria eman eta talde argazkia atera, besteak beste. Ondoren, 14:00etan, 180 auzotar inguru bilduko dira auzo bazkarian. Bazkalostean, 17:00etan, haurrentzako jolasak izango dira eta 18:00etatik aurrera auzo poteoa eta bestelako jolasak egingo dituzte.

Gaueko kontzertuekin emango zaio amaiera festari. Lehenik, 21:30ean, Arrixku taldea izango da eta ondoren, Ane eta Amets trikitilarien  erromeriarekin amaituko da eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide