Albisteak

[ARGAZKIAK] Festa giroan murgilduta hasi da Arteagako lehen festa eguna

Goizean goizetik hasi da festa giroa Artega auzoko lehenengo festa egunean. Egun osoko egitarauari begira, batzuk prestaketa lanetan zebiltzan bitartean, besteak, 9:30ak inguruan Ertxiña mendira igo dira erlojupeko igoera ikusteko asmoz. 10:30ean hasita, guztira 19 korrikalarik hartu dute parte, eta Aritz Elustondo izan da txapelduna 15 minutu eta 5 segundoko denborarekin. Bigarren postua, Jon Alberdik eskuratu du 15 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Jon Ramos izan da Arteagako lehen auzotarra helmugaratzen, 16 minutu eta 27 segundoko denborarekin.

Eguerdiko 13:00etan, kalejirarekin alaituta hasi da LagunArtean ekitaldia. Bertaratutakoak artearen inguruan elkartu dira, eta sari banaketaren ondoren, auzoaren inguruko hainbat bitxikeria eta azalpen eman dituzte. Gainera, haur jaioberriei ongietorria eman, zuhaitza neurtu eta talde argazkia atera dituzte, besteak beste. Ondoren, 180 lagun inguru bildu dira auzo bazkarian.

Arratsaldean ondorengo ekintzak izango dira:

17:00. Haurrentzako jolasak.
18:00. Auzo poteoa eta jolasak.
21:30. Arrixku taldea.
Ondoren, Erromeria. Ane eta Amets.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide