Joxe Arregiren liburuaren aurkezpena Azpeitian

Honako informazio bidali digu Joxin Iturriotzek:
Donostian eta Bilbon Joxe Arregiren liburu berriaren aurkezpenak egin ondoren, datorren asteartean, urtarrialak 27, Azpeitian izango da aurkezpena.
Egilea: Joxe Arregi Olaizola.
Izenburua: Jainkoa, jaun goikoaz harago. Teologia berri baterako ildoak.
Ediciones feadulta.com, Toledo, 2025.
Aurkezpena:
Urtarrilaren 27an, asteartea, arratsaldeko 19,00etan.
Basazabalen, 4. pisuko aretoan (Azpeitia)
Partaideak:     Joxe Arregi, egilea.
                        Xabier Zubizarreta.
                        Joxin Iturriotz.
Joxe Arregi Azpeitian jaio zen (1952). Teologian doktoratu zen Pariseko Institutu Katolikoan (1982-1986). 2010ean, teologia irakasteko lizentzia kendu zioten, eta Ordena Frantziskotarra eta apaizgoa utzi behar izan zituen. Hainbat liburu argitaratu ditu euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide