Albisteak

“Abeta” eta “Erlete” irabazle Endoiako II. Mus Txapelketan

Asentzioak ospatzen ari dira Endoian asteburu honetan. Atzo arratsaldean pintxopotearekin girotu zuten auzoa, eta gauean Endoiako II. Mus Txapelketa jokatu zuten.

Joan Peña “Abeta” eta Joxemai Beristain “Erlete” izan ziren atzoko irabazleak.

Festak aurrera jarraituko du gaur eta bihar ere, egitarau oparoarekin:

Maiatzak 16, larunbata – Ume eta gazteen eguna
12:00-19:00 Puzgarriak eta karts zirkuitua haurrentzat
17:00 Txokolatada
21:00 Afaria Endoiako biltokian
23:00 DJ INDATE

Maiatzak 17, igandea
11:00 Meza
12:00 Itziarko Andutz dantza taldea
13:00 Luntxa
14:00 Auzo bazkaria Endoiako biltokian
17:30 Herri kirolak:
· Aizkoran, Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza 8 enborretara elkarren aurka.
· Harria jasotzen, Goizeder Abendibar eta Ainitze Zumeta 6 harri desberdinekin osatutako erakustaldia.

Hemen Endoiako bigarren mus txapelketako irabazleen argazkiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide