Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

San Isidro eguna ospatu zuten atzo Arroabean, eta auzoan giro alaia nagusitu zen arratsalde osoan. Hala ere, San Isidrotako egitarauak asteburuan zehar jarraituko du.
Urte osoan ikasitakoaren uzta erakutsi zuten lehenik auzoko dantza ikasleek, frontoian egindako emanaldian. Familia eta lagun ugari bildu ziren haien erakustaldia ikustera. Ondoren, trikitixa eta pandero ikasleen txanda izan zen; haiek ere ikasturtean egindako lanaren emaitza partekatu zuten bertaratutakoekin.
San Isidro egunari amaiera emateko, auzoan dagoeneko ondo errotuta dagoen proiektu baten urteurrena ospatu zuten: Txara Kooperatibak bost urte bete ditu. Dantza eta musika emanaldien ondoren, mokadutxoa eskaini zuten frontoian orainarteko ibilbidea ospatzeko.
Gainera, azken egunetan Txaran erosketak egin dituztenen artean Azpeitiko Sakonako bi otar galant zozkatu zituzten. 46 eta 47 zenbakiak izan dira sarituak, eta irabazleak bertan ez baziren ere jada jaso dituzte euren sariak.