Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Atzo abiatu zuten zestoarrek eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Aurten final-zortzirenetatik ekin diote lehiari modalitate honetan, Adunako pilotalekuan jokatutako kanporaketako joaneko partidekin. Hiru neurketetatik bi galduta, Adunako pilotariak aurretik jarri dira kanporaketan.
Kadete mailako partidan, Urrestillak eta Clavijok ezin izan zituzten aurkariak mendean hartu, eta 22-16 galdu zuten. Jubeniletan ere ez zuten zorterik izan Zubeltzuk eta Zabalak, 22-8ko emaitzarekin amaitu baitzuten neurketa. Nagusien mailan, ordea, zestoarrek garaipena eskuratu zuten: Sasiainek eta Odriozolak 14-22 irabazi zuten.
Hortaz, 2-1eko emaitzarekin amaitu da joaneko jardunaldia, eta kanporaketa datorren asteburuan Zestoan jokatuko diren itzuliko partidetan erabakiko da. Final-laurdenetara sailkatzeko, zestoarrek gutxienez bi partida irabazi beharko dituzte.