Zestoan: 8:45ean hasiko dira kantuan Ondarbaso baserrian. Etorra eta Sastarrain bailarak egingo dituzte goizean. Bazkal aurretik Gisasola egoitza egingo dute eta Laranjadiko tabernak ere bai. Bazkalondoren Akoa auzoan ibiliko dira eta arratsaldeko 17:00ak aldera San Juan egoitzara joango dira. Jarraian kaleak eta gainontzeko tabernetatik pasako dira. Bertsolariak: Aitor Salegi, Gorka Olaizola eta Danel Olano.
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Instituarekin elkarlanean Zestoako Udalak elikaduraren inguruko zikloa antolatu du. Datozen egunotan hainbat hitzaldi eta tailer izango dira herrigunean eta hiru eskoletan. Adin tarte ezberdinei zuzendutako saioak izango dira.