Albisteak
Agiro mendi klubak 2025.urtean federatu direnen txartelak jasotzera pasatzeko deia egin du
— 2025-01-18Agiro mendi klubak, 2025.urtean federatu direnen txartel guztiak iritsi direla jakinarazi du. Beraz, izen-eman duten pertsonei, lehenbailehen kiroldegitik euren txartelaren bila pasatzeko deia egin du.
2012tik aurrera jaiotako haur, gazte eta nagusiek, estatu mailan, Pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera izan dute. Aukeren artean, mendi espedizioa, eski alpinoa, snow + eski alpinoa eta mendiko bizikleta daude.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide