Albisteak

Atzo eman zioten hasiera Arroabeko Txepetxa aisialdi taldearen saioei

Arroabeko Txepetxa aisialdi taldeak atzo ekin zion lehen aldiz bere jarduerari. Arroabean aisialdi eta denbora libreko jarduerak sustatzeko sortu zen, eta ekimen horren emaitza da aisialdi-talde hau.

Arratsaldeko 17:00etan hasi zituzten jarduerak Haur Hezkuntzako (HH) umeekin, eta 18:00etan Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleekin txandakatuz jarraitu dute 19:00ak arte. Talde polita elkartu ziren lehenengo saio honetan eta arratsalde bikaina igaro zuten. Urtarrilaren 31n izango dute hurrengo saioa, eta otsailean nahiz martxoan zehar hilabete bakoitzean beste bi saio egingo dituzte. Jarduera guztiak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etan hasita, eta Arroabeko elkargunean burutuko dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide