Albisteak
Alonderoko Kultur Aretoa beteta Aranzadi elkarteak eskainitako hitzaldian
— 2020-03-12Atzo arratsaldean izan zen Aranzadi Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako bi hitzaldien lehen saioa. Iñaki Egaña historialari eta idazleak Urola bailaran errepresio frankista nola bizi izan zen azaldu zuen. Bigarren hitzaldia martxoaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan eta Karlos Almorza historialariak Saseta defentsa sistemaren inguruan hitz egingo du.
Oroimen bulegoa
Aranzadik eta Udalak sinatu berri duten hitzarmenaren baitan, oroimen bulegoa zabaldu zuten martxoaren 3an Udaletxeko beheko solairuan. Aranzadiko kideek Zestoarren testigantzak jasoko dituzte martxoko astearte guztietan, goizez, 10:00etatik 13:00era, eta arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara. Bertara joan ezin dutenek 943 466 142 telefonora deitzeko edo memoria@aranzadi.eus helbidera mezu bat bidaltzeko aukera izango dute.
Egin zaitez bazkide