Ama hizkuntzaren garrantziaz (II) Ama hizkuntza beste hizkuntza bat ikasteko garaian

Jim Cummins, Torontoko unibertsitateko irakaslea, da ama hizkuntzaren garrantzia nabarmentzen duten adituetako bat. Berak hizkuntza gaitasun maila bi bereizten ditu:

  • Pertsonen arteko oinarrizko komunikazio-trebetasunakBICS (Basic Interpersonal Communicative Skills)— Ahozko ulermen- eta adierazpen-trebetasun “azalekoak” dira, eta ikasle askok azkar ikasten dituzte jatorrizko hiztunekin elkarreraginean.

Haurrek, beste hizkuntza bat hitz egiten den komunitate batera iritsi eta 1-3 urteko murgiltze prozesu baten bidez eskuratzen dituzte.

 

  • Hizkuntza-gaitasun akademiko kognitiboaCALP (Cognitive Academic Language Proficiency). Izenak adierazten duen bezala, ikasle batek ikasgaietan planteatzen zaizkion eskakizun akademikoei aurre egiteko duen gaitasunaren oinarria da. Cumminsen arabera, 5-7 urte behar ditu haur batek jatorrizko hiztunen maila berean lan egiteko hizkuntza akademikoari dagokionez.

Baina horiek biak eskuratu ahal dira ama hizkuntzarekin batera ‘oinarrizko gaitasun komuna’ —CUP (Common Underlying Proficiency)garatzen dugulako. Grafiko honekin azaltzen du Cumminsek.

Created with GIMP

Ikus daitekeenez, CUPak lehen hizkuntza (L1) eta bigarrena (L2) garatzeko oinarria ematen du. Hortik ondorioztatzen denez, hizkuntza batean CUPa hedatzeak ondorio onuragarria izango du beste hizkuntzan edo beste hizkuntzetan. Teoria horrek hizkuntza gehigarri bakoitza zergatik den errazagoa azaltzeko ere balio du, hizkuntza bakoitzarekin CUPa handitzen eta aberasten baita.

        “Oso garrantzitsua da ikasleak lehen (etxeko) hizkuntza garatzen jarraitzera animatzea. Gurasoek galdetzen dutenean semeari etxean      laguntzeko modurik onena zein den, erantzun diezaiekezu haurrak bere hizkuntzan luze eta zabal irakurtzeko aukera izan behar duela.

        Gurasoei iradoki diezaiekezu gauero seme-alabarekin, bere etxeko hizkuntzan, egun horretan eskolan egin duena kontatzeko. Adibidez, eskatu ahal dio egin duen esperimentu zientifikoaz hitz egiteko, galdetu informazio historikoaren lehen eta bigarren mailako iturriez duen ulermenaz, eta azaltzeko nola konpondu duen buruketa bat.”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide