AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa, kobazuloko indusketa 2023 : Zestoako Neanderthalen ADNaren bila
— 2023-09-141 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Kobazuloko indusketa 2023.
Zestoako Neanderthalen ADNaren bila.
Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gera. Ari honetan labur labur kontatuko dugu apur bat.
2 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen
Lehenengo egunetan eguraldiak gogor erasotu zuen lan taldea baina suposatuko dugu lehen gizon eta emakume haiek ere jasango zituztela horrelakoak eta txarragoak.
3 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen.
Gaur egun 30m/ko eskalada bikaina daukagu kobara iristeko eta ez dakigu ziur lehen gizaki haiek nola moldatzen ziren koba honetara iristeko. Printzipioz dauzkagun datuen arabera, haitzulo honetan ez ziren bizi normaltasunez baizik ustiatze lan berezi batzuetara etortzen zirela hipotesia daukagu.
4 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen.
Joseba Riosen esanetan: Oso haitzulo berezia da AMALDA-III eta oso okupazio intentsiboa du 55-60 mila urte bitartean orain industen ari garen IV nibelean eta beherago ere jarraipena dauka 100 mila urte arte, V eta VI nibeletan.
5 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen. Jaten zituzten animalien hezurrak gutxi azaltzen dira baina nahiko fauna aberatsa azaltzen zaigu: Basahuntza, Sarrioa, Oreinak, Bobido handiak eta Otsoa eta felidoren bat ere, karniboroen artean.
6 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen.
Erabiltzen zuten industria litikoa oso ugaria da. Inguruko harri bolkanikoak erabiltzen zituzten gehienetan, “ Vulcanita, Lutita, Ofita, Cuarcita, Basaltoa….“, suharria nahiko gutxi azaltzen da eta hau oso arraroa da Euskal Herriko Erdi Paleolitoan.
7 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen.
Gehiena erabiltzen zituzten tresnak, laska handi oso zorrotzak, hendedoreak, bifazak eta ebakuntza ezberdinetarako tresnak dira. Oso lan zehatzetarako erabiltzen diren tresnak dira eta dagoen hipotesia egurrezko ehizarako armak edo beste lan batzuetako tresnak landuko zituztela.
8 / AMALDA-III – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen.
Neanderthalak harria lantzeko erabiltzen zuten tekno-kultura Musteriensea deitzen zaio eta tekno-kultura honen barruan “ Vasconiense “ deitzen zaion tipologia berezi bat erabiltzen dute.
9 / “ Vasconiense “ deritzaion tipologi hau, Ipar Euskal Herrian, hego Euskal Herrian, Pirenoetako eta Cantabriako zenbait lekutan nabarmen agertzen da.
Hipotesi hau F. Bordes-ek proposatu zuen eta ikertzaile batzuk nahiko onartua dute “ facies regional “ bezala.
“ Vasconiense “ honen erabilera oso garbia dago Zestoako AMALDA-III haitzulo honetan.
Gure taldea
Egin zaitez bazkide