Albisteak

[ARGAZKIAK] Azken txanpan sartu dira Narrondoko festak

Azken txanpan dira Narrondoko San Kristobal jaiak. Ostiralean hasi ziren festak, eta gaur arte ekitaldiz beteriko egunak izan dituzte.

Gaur, igandea, ospatuko dute festetako azken eguna, eta gaurko  ere egitarau oparoa prestatu dute. Bero handia egiten badu ere, horrek ez du jendea kikildu, eta goiz partean dagoeneko hasi da jendea auzora hurbiltzen, artisauek hainbat postu jarri baitituzte. Askotariko produktuak erosteko aukera izan dute bertaratuek baita taloa jateko parada ere. Horrez gain, etxeko txikienek Zapotxin pailazoaren Baratxuri zoparen sekretua ikuskizunaz gozatu dute.

Arratsaldean ere jarraipena izango dute jaiek. Herri kirol erakustaldia eskainiko dute hainbat aizkolarik eta harri-jasotzailek. Zehazki, aizkoran ariko dira Andoni Iruretagoiena Izeta VI, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño; harri-jasotzen, berriz, Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide