Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Karmenen azken egunak giro ederrean amaitu ziren atzo Arroabean. Goizean, Motx pailazoaren ikuskizunak eta Zestoako Bandaren kontzertuak plaza girotu zuten. Arratsaldean, berriz, inguruko baserrietako sagardo dastaketak jende ugari bildu zuen, eta ondoren, Izer eta Alabierren erromeriak eman zien amaiera aurtengo jaiei.
