Albisteak

Eskalada tailerra antolatu du Gazte Asanbladak biharko

Zestoako Gazte Asanbladak eskalada tailerra antolatu du biharko, astearterako. Jarduera Sastarraingo harrobian egingo dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, parte-hartzaileak 10:00etan elkartuko dira Gaztetxe aurrean, eta handik elkarrekin joango dira eskalada gunera. Material guztia Gazte Asanbladak jarriko duenez, parte hartu nahi dutenek ez dute ezer eraman beharko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide