Albisteak

Saharako haurrentzako arropa eta oinetakoak biltzen ari dira kiroldegian

Ekainaren amaieran heldu ziren haur sahararrak Urola Kosta eskualdera, Oporrak Bakean programari esker udako hilabeteak Euskal Herrian igarotzera. Horietatik bost harrera familietan egongo dira hilabete hauetan, eta beste hamahiru Azpeitiko Ikasberri ikastolan egokitutako Udako Bakelekuan. Aurtengoan ez da Zestoara haurrik etorri.

Haurrentzako udako arropa eta oinetakoak behar dituzte orain, eta, horretarako, antolatzaileek herritarren laguntza eskatu dute. Zehazki, 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzako galtzak eta honako neurrietako oinetakoak behar dituzte: 31, 33, 34, 35, 36, 36, 37, 37, 38 eta 40. Materiala ostiralera arte eraman ahal izango da Zestoako kiroldegiko harrerara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide