Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Zazpi urteko bide luze eta gogor baten ondoren, pozez jaso dugu sei herrikideen absoluzioa. Arnasa hartu dugu. Eta urte hauetan guztietan elkartasuna adierazi duzuen guztiei eskerrak emanez zabaldu nahi dugu poz hori.
Epaia pozik jaso badugu ere, urte hauetako memoria egiteko unea da. Absoluzioak ezin ditu ezabatu zazpi urte hauetan herriko sei kidek bizi izan duten sufrimendua, nekea eta ziurgabetasuna. Ezin dugu ahaztu elkartasun feminista bera jarri dutela auzitan. Emakume bati babesa ematea, haren alboan egotea, sare komunitarioak aktibatzea eta indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak antolatzea jarri dituzte jomugan.
Urte hauetan guztietan zaintzak eutsi dio komunitate honi. Zaintzak eutsi die auzipetuei. Zaintzak eutsi die familiei, lagunei eta bidelagun izan garen guztioi. Eta zaintzak ekarri gaitu honaino. Horregatik, aurrerantzean ere, sendo eutsiko diogu elkartasun feministaren konpromisoari. Eta behar den guztietan errepikatuko dugu: elkartasuna ez da delitua!
Zestoako Mugimendu Feminista