Albisteak

Bidelapurrak taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Portalen

Portale kultur elkarteak antolatutako Uzta Hila egitasmoaren azken kontzertua izango da ostiral honetan. Bidelapurrak talde gasteiztar-bergararrak folk-rock doinuak eramango ditu Portaleko terrazara, 20:00etan hasiko den zuzeneko emanaldian.

Uztailean zehar, askotariko musika estiloak izan dira protagonista Portaleko terrazan. Guztira, hiru kontzertu eta argazkilaritza saio bat antolatu dituzte. Azken hori, ordea, ezin izan zuten egin aurreikusitako egunean, arazo pertsonalak tarteko, eta irailera atzeratzea erabaki dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide