Albisteak

Gaueko autobus zerbitzu bereziak egongo dira santioetan eta saninazioetan

Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Azpeitiko santioetan eta saninazioetan. Santioetan, uztailaren 24tik 25erako gauean, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa lotuko dituen autobus zerbitzu berezia egongo da. Azpeititik Zestoara, autobusak 00:10ean hasiko dira irteten, eta ondoren orduro izango dira 06:10era arte: 00:10, 01:10, 02:10, 03:10, 04:10, 05:10 eta 06:10. Kontrako noranzkoan ere izango da zerbitzua. Zestoatik Azpeitira autobusak 00:20tik 06:20ra bitartean aterako dira orduro: 00:20, 01:20, 02:20, 03:20, 04:20, 05:20 eta 06:20.

Saninazioetan, berriz, uztailaren 30etik 31rako eta uztailaren 31tik abuztuaren 1erako gauetan, autobusak 00:30ean, 01:10ean, 02:30ean, 03:10ean, 04:30ean eta 05:10ean irtengo dira Zestoako noranzkoan. Horrez gain, uztailaren 30etik 31rako gauean 06:30eko zerbitzu berezia ere izango da.

Bestalde, abuztuaren 1etik 2rako gauean, UK45G eta UK46G lineek ohiko zerbitzua eskainiko dute, baina aldaketa batzuekin. Hala, UK45G linean kendu egingo dira Zestoatik 03:45ean eta 05:45ean irteten diren zerbitzuetako Zestoako geltokiak.

Hemen dituzue santioetako eta saninazioetako ordutegiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide